Dena prest, zuen zain...

Orain bai: bukatu dira oporrak!
Bi hilabete luze izan ditugu deskonektatu eta indarra hartzeko.
Astelehenean denok klasera bueltatzen gara! Nahiz eta ikastolara etortzeko gogo handirik ez izan, ziur nago lagunak ikusteko irrikitan egongo zaretela. Gainera, lehenengo egunak ez dira oso gogorrak izango, hori bai, kontutan hartu behar duzute dagoeneko 6.mailara iritsi zaretela eta, beraz, geroz eta lan handiagoa eskatuko dizuegula...
Zailtasun aldetik, lasai egon zaitezkete, lan egin ezkero emaitza onak lortuko dituzute, ziur nago!
Besterik gabe, aprobetxatu azkeneko egun hauek eta astelehenerarte!



