Kaixo neska mutilak!!!Zer moduz oporrak?? Ziur primeran zaudetela ikastolara joan gabe: igerilekuan, hondartzan, mendian edo pantanoren batean lagunekin udaz gozatuz. Ondo egiten duzute, badakizute derrigorrezkoa dela oporretan ondo pasatzea pilak kargatzeko!! beharko duzute seigarren mailako martxa jarraitzeko jejeje.
Zuetako batzuk udan edota
Lizarrako jaietan ikusi zaituztet:
Naroa,
Andrea,
Jon,
Ane (Iratxe)
Araiz (jeje),
Maite,
Amara,
Aaron... Beste batzuetaz ez dakit ezer ere ez. Gustatuko litzaidake blog honen bitartez zuen oporretaz zerbait gehiago jakitea!
Eta etxekolanak, zer moduz? zailtasunen bat? Nork irakurri du dagoeneko
"Las Brujas" edota beste libururen bat? Bueno, bale, isilduko naiz eta ikastolako gauzak utziko ditugu ikastolan elkar ikusten dugunerako... Arraroa dirudien arren, denak batera ikusteko gogoak ditut dagoeneko.
Ah! Argazkiko beltzaran hori ni naiz
Esproncedako igerilekuan, Andrea askotan ikusten dut hemendik. Hurrengo egunak Zarautzen igaroko ditut, esango dizuet zer nolako olatuak zeuden!!
Bitartean badakizute OSO, OSO, OSO ONDO PASA!!!